22/04/2026
Kronika: 2. jardunaldia udaberria (apirilak 22)
Udaberriko denboraldiak bere bidea jarraitu du Donostiako Hipodromoan, eta gaur goizean apirilean jokatuko diren hiru jardunaldietako bigarrena ospatu da. Bost lasterketa izan dira, Aterpeako hainbat bazkidek babestuak, eta jardunaldia Arkupe Taberna sariak ireki du.
Lehen lasterketa Darkava behorraren garaipen harrigarriarekin amaitu da; 300 metro eskas falta zirela egindako erasoarekin aurkari guztiak atzean utzi ditu. Bigarren eta hirugarren postuetan Roncal eta Philau helmugaratu dira, hurrenez hurren, lehen lasterketa honetan faborito nagusiak zirenak.
Bigarren proban Namie Sushi saria ospatu da, eta Armero izan da garaile. Kanpotik erasoa jo du 500 metro falta zirela eta nagusitasunez gailendu da, faboritoaren papera betez. Aurkariek ezin izan dute ezer egin, eta Enbakirun eta Born To Bright behorrak igo dira podiumera.
Ondoren, Electricidad Arregui saria izan da, 1.600 metroko ibilbidean. Bertan, Haya Taal zaldiak nagusitasun osoz irabazi du; irteera bikaina egin eta hasieratik amaierara arte buruan joan da, alde handiarekin gailenduz. Bigarren izan da Lady Cocody behorra, kanpotik egindako erasoari esker Nordeste eta Dance Ahead gainditzea lortu baitu azken metroetan.
Azken lasterketaren aurretik, Ormazabal Loradenda saria ospatu da. Aurten hemendik kanpo egindako bi saiakera hutsen ondoren, Pinsapo izan da garailea, 200 metro baino gutxiago falta zirela egindako eraso bikainari esker garaipenaren bidera itzuliz. Katalina behorra izan da bere erasoei eutsi dien bakarra, baina bigarren postuarekin konformatu behar izan du, Queli eta Penrhead faboritoaren aurretik.
Lasarte-Oria Orain - Isaac Farré Argazkilaria sariak eman dio amaiera udaberriko denboraldiko bigarren jardunaldiari. Aurreikuspenak betez, Smoky Mountain zaldiak lortu du garaipena; bere unea itxaron eta atzetik etorrita egindako erasoarekin aurkariak erantzunik gabe utzi ditu. Bigarren izan da Bailen, eta ondoren helmugaratu dira Amparito eta Almansa, azken metrora arte podiuma osatzeko lehia estu eta polita eskainiz.
|
17/09/24 2024ko Udako Denboraldiaren laburpena -
17/09/24 Resumen Temporada de Verano 2024 -
09/09/24 LUCIO VEROk aurrera jarraitzen du Saint Clouden irabaziz -
09/09/24 LUCIO VERO continúa su progresión ganando en Saint Cloud -
31/08/24 GORA ERREALAk bere lehen garaipena lortu du La Teste de Buchen -
31/08/24 GORA ERREALA suma su primera victoria en La Teste de Buch -
30/08/24 NATURAL PATH garaile La Teste de Bucheko salmenta lasterketa batean -
30/08/24 NATURAL PATH vence en un reclamar en La Teste de Buch -