07/01/2024
VILLAIRES 2024ko lehen irabazle donostiarra
Jardunaldian zehar bi lasterketa zeuden Paueko hipodromoan donostiarrek parte har zezakeenak. Are gehiago, horietako batean gertatu zen 2024ko Donostiako zaldi baten lehen garaipena.
Sariduna Villaires (Ibaita – Enrique León) izan zen, lehenengo irteerako atea aprobetxatuz berehala jarri zen probaren buruan 1.200 metrotan, helmugako zutoinean aurkarien erasoei eutsi arte. Hugo Mouesanen muntaketa trebearen bitartez lortu zuen garaipena, azken metroetan Tawhiri bezalako aurkaria indartsu ibili zen arren. Atzeraxeago bukatu zuen Katalina-k (Jon Jauregui – Ramón Avial), hirugarren izanda Alexandre Gavilanekin. Aldiz, Black Cosmo (Matxain – Ángel Sánchez Martín) hamargarren izan zen.
Bestalde, goizeko beste lasterketan, bi donostiarrek kokapen postuak bereganatu zituzten. Speedy Record (La Bardena – Ángel Sánchez Martín) laugarren izan zen, eta Macanella (Korta – Miguel Alonso Roldán) bosgarren.
![]() ![]() ![]() |
| ![]() ![]() ![]() |
11/04/24 Previa: 3ª jornada primavera (12 de abril) -
11/04/24 MISS BEETHOVENek La Teste de Buchen estreinaldi ezin hobea lortu du -
11/04/24 MISS BEETHOVEN protagoniza un estreno inmejorable en La Teste de Buch -
06/04/24 Kronika: Udaberriko 2. jardunaldia (apirilak 5) -
06/04/24 Crónica: 2ª jornada primavera (5 de abril) -
04/04/24 Aurretikoa: 2. jardunaldia udaberria (apirilak 5) -
04/04/24 Previa: 2ª jornada primavera (5 de abril) -
04/04/24 Newsletter Hipodromoa (Martxoa - Marzo 2024) -