30/10/2023
PRINCESS CHILD garaile Madrilgo Gran Criteriumean
Ecurie des Mouetteseko moxala Espainian dagoen bere belaunaldiko onena dela erakutsi zuen, Madrilgo Gran Criteriumean garaile atera baitzen. Aurretiaz, lehena izan zen Martorell eta Carlos Sobrinon. Gainera, udan Donostiako Nazioarteko Kriteriumean bigarren izan zen.
Oraingoan, 6 partaideko lasterketa batean, Princess Child Clément Cadelekin hasieratik jarri zen lidergoan, horrela, hasieratik amaierara arte irabaztera joateko, nahiz eta bere aurkari, ar, guztien erasoak jasan. Merezimenduzko garaipena, une oro aurpegia emanez eta zaldikoen aurrean ez baitzen zimurtu behor hau. Bihotz handia eta kalitate handia erakutsi zuen etorkizun handia duen eme honek.
Are gehiago, joan den astean bere ukuiluan bisitatu ahal izan genuen Angel Imaz, Israel Sanchez eta Omar Zabalarekin batera. Grabaketa egunean, erronka honi aurre egiteko egoera ezin hobean ikusi genuen.
![]() ![]() ![]() |
| ![]() ![]() ![]() |
09/08/23 SWEET WISHek paseo bat egin du Pompadourren -
09/08/23 SWEET WISH realiza un paseo en Pompadour -
08/08/23 STELVIOk sentsazio onak berreskuratu ditu Lion d'Angersen irabazita -
08/08/23 STELVIO recupera sensaciones ganando en Lion d’Angers -
07/08/23 SIR POLO, bitik bi Nazioarteko Kriteriumerako bidean -
07/08/23 SIR POLO, dos de dos rumbo al Critérium Internacional -
01/08/23 JOKER, GREY INFINITY eta SOMETHING-ek ilusioz beteta iristen dira abuztura -
01/08/23 JOKER, GREY INFINITY y SOMETHING encaran agosto con ilusión -