14/04/2024
CHIEF OF STALL garaile Tarbesera itzultzean
Bere azken garaipenean bezala, Chief Of Stall garaile atera zen Tarbeseko belar-pistan. Alejandro Gutiérrez Val ere aulkian zegoela, Breda ukuiluko zaldiak, lehen postua lortu zuen Miguel Alonso Roldanen prestakuntzarako.
Kaxoietatik abiatu bezain pronto, ibilbide ausarta egin zuen, aurrena puntan jarri baitzen, tropelarekiko zenbait gorputzeko abantailarekin. Abantaila handia, bigarren sailkatuari bost gorputz eta erdi ateratzeraino. Lasterketa berean Theclimb (Asier Sánchez – Miguel Alonso Roldán) seigarren izan zen eta Kerdina (Madariaga & Cu – Ángel Sánchez Martín) bederatzigarren.
Miguel Alonso Roldanen prestakuntzak jardunaldi bikaina izan zuen Tarbesen. Macanella (Korta) bigarren izan zen, O Gre des Saisons (Ulia) hirugarren eta Pintxopote (Yeguada Escalona) hirugarren ere. Bestalde, Testimonio (Matxain – Ángel Sánchez Martín) dirua ematen zuten postuetan sartu zen laugarren postuarekin.
Saririk gabe geratu ziren Gee Whizzer (Matxain – Ángel Sánchez Martín) zazpigarren, Speedy Record (La Bardena – Ángel Sánchez Martín) hamargarren, eta Almansur (Bernardo – Ramón Avial) hamabigarren.
![]() ![]() ![]() |
| ![]() ![]() ![]() |
10/07/23 MONJARAZ Pompadourreko hondarrean paseatu da -
10/07/23 MONJARAZ se pasea en la arena de Pompadour -
10/07/23 PAPER TROPHY garaile Saint-Clouden -
10/07/23 PAPER TROPHY triunfa en Saint-Cloud -
03/07/23 SIR POLOk lehen egunetik agindu du Sousak bi garaipen lortu dituen egunean -
03/07/23 SIR POLO promete mucho el día del doblete de Sousa -
28/06/23 NORDESTE garaile atera da geldialdiaren ondoren -