12/03/2024
VILLAIRESek Toulousen lortu du urteko bigarren garaipena
Villaires-en sasoi onak bere horretan jarraitzen du. 2024ko bigarren garaipena Lightning Moon-en semearentzat. Oraingoan Toulouseko belar pistan, aurretik garaipena Paueko zuntz pistan lortu ondoren. Esprintak lau urteko zaldi honen eszenatokirik hoberenak bihurtu dira.
Bere estiloari leial, Hugo Mouesanen muntarekin Ibaita ukuiluko ordezkaria aurreko postuetan jarri zen. Lehen sailkatuaren atzean jarrita, Enrique Leonen zaldiak azken txanpara arte itxaron zuen erasoa aurkeztu eta garaipena lortzeko, nahiz eta azken metroetan hainbat lehiakidek eraso egin. Lasterketa honetan bertan Wysper (Rober – Ramón Avial) azkena izan zen.
Bi ordu lehenago, beste hiru zaldi donostiar izan ziren Toulousen. Guztien artean Shelby (Martul – Miguel Alonso Roldán) izan zen onena bigarren. Bere ondoan Gaheris (Bernardo – Ramón Avial) laugarren izan zen. Salmarak (Royal Gait – Miguel Alonso Roldán), aldiz, zortzigarren izan zen.
![]() ![]() ![]() |
| ![]() ![]() ![]() |
31/07/22 HOLOCENE BERE triunfa en Mont de Marsan -
29/07/22 Ganadores del doblete Critérium Internacional – Critérium Nacional desde 1952 -
28/07/22 LIGHT UP MY DREAM ganando pone la nota positiva en Dax -
27/07/22 Lunes para el recuerdo en Tarbes con las alegrías principales de Athelia e Instruit -
22/07/22 Ganadores del Premio Diputación Foral de Gipuzkoa desde el año 1968 -