30/10/2023
PRINCESS CHILD garaile Madrilgo Gran Criteriumean
Ecurie des Mouetteseko moxala Espainian dagoen bere belaunaldiko onena dela erakutsi zuen, Madrilgo Gran Criteriumean garaile atera baitzen. Aurretiaz, lehena izan zen Martorell eta Carlos Sobrinon. Gainera, udan Donostiako Nazioarteko Kriteriumean bigarren izan zen.
Oraingoan, 6 partaideko lasterketa batean, Princess Child Clément Cadelekin hasieratik jarri zen lidergoan, horrela, hasieratik amaierara arte irabaztera joateko, nahiz eta bere aurkari, ar, guztien erasoak jasan. Merezimenduzko garaipena, une oro aurpegia emanez eta zaldikoen aurrean ez baitzen zimurtu behor hau. Bihotz handia eta kalitate handia erakutsi zuen etorkizun handia duen eme honek.
Are gehiago, joan den astean bere ukuiluan bisitatu ahal izan genuen Angel Imaz, Israel Sanchez eta Omar Zabalarekin batera. Grabaketa egunean, erronka honi aurre egiteko egoera ezin hobean ikusi genuen.
![]() ![]() ![]() |
| ![]() ![]() ![]() |
31/07/22 HOLOCENE BERE triunfa en Mont de Marsan -
29/07/22 Ganadores del doblete Critérium Internacional – Critérium Nacional desde 1952 -
28/07/22 LIGHT UP MY DREAM ganando pone la nota positiva en Dax -
27/07/22 Lunes para el recuerdo en Tarbes con las alegrías principales de Athelia e Instruit -
22/07/22 Ganadores del Premio Diputación Foral de Gipuzkoa desde el año 1968 -