06/06/2026
Donostiako Hipodromoak 2026ko Udako Denboraldirako sarrerak eta abonuak salgai jarri ditu
Donostiako Hipodromoak dagoeneko salgai jarri ditu 2026ko Udako Denboraldirako sarrerak eta abonuak. Aurtengo edizioa berezia izango da, Donostian zaldi lasterketen 110. denboraldia ospatuko baita. Denboraldia ekainaren 11tik irailaren 30era bitartean izango da, eta guztira 15 jardunaldi izango ditu, estatuko zein nazioarteko egutegi hipikoko hitzordu nagusietako batzuk barne hartuta.
Publiko guztientzat irisgarria den eskaintza bat egiten jarraitzeko helburuarekin, Hipodromoak 2026an ere 2025eko denboraldiko sarrera eta abonuen prezio berak mantenduko ditu. Zaleek denboraldi osoko abonua eskuratu ahal izango dute, programatutako 15 jardunaldietarako baliagarria izango dena. Helduentzako abonua (18 eta 64 urte bitartekoentzat) 90 eurokoa izango da; 10 eta 17 urte bitarteko gazteentzako eta 65 urtetik gorakoentzako abonua, berriz, 70 eurokoa. VIP Palkorako abonua 250 eurokoa izango da. Abonuak Hipodromoko bulegoan eta leihatilan bakarrik egongo dira salgai 2026ko uztailaren 10era arte.
Banakako sarrerei dagokienez, ekainaren 11ko inaugurazio jardunaldiak eta irailaren 30eko azken jardunaldiak 6 euroko tarifa berezia mantenduko dute. Udako gainerako jardunaldietan, sarreren prezioa 10 eurokoa izango da helduentzat eta 8 eurokoa gazteentzat eta 65 urtetik gorakoentzat. VIP Palkorako sarrerak 25 euro balioko du.
Bestalde, Donostiako Urrezko Kopa tradizionalak, abuztuaren 15ean Donostiako Aste Nagusiaren erdian ospatuko denak, tarifa bereziak izango ditu: helduentzako sarrera 15 eurokoa izango da, gazteentzakoa eta 65 urtetik gorakoena 11 eurokoa, eta VIP Palkorako sarrera 35 eurokoa.
VIP Palkorako sarrerak online erosi ahal izango dira jardunaldi bakoitza hasi baino bi ordu eta erdi lehenagora arte, eta aurrez aurreko salmentak leihatilan jarraituko du. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude bai Hipodromoko bulegoan bai online salmentaren bidez. 10 urtetik beherako haurrek doako sarrera izaten jarraituko dute jardunaldi guztietan.
Prezio politika honen bidez, Donostiako Hipodromoak zaldi lasterketak gero eta publiko zabalago bati hurbiltzeko konpromisoa berresten du, Gipuzkoan bakarra den aisialdi, kirol eta ikuskizun eskaintza mantenduz, familientzat, zaleentzat eta bisitarientzat uda osoan zehar eskuragarri.
|
30/08/22 JOLI COUP primero en un reclamar disputado en Clairefontaine -
26/08/22 Ganadores del Criterium Internacional desde el año 1940 -
26/08/22 PAPER TROPHY suma en Deauville su segunda Quinte del verano -
26/08/22 REVE DE VALLARSA gana por primera vez en Dax -
23/08/22 Triunfan ROCKENVOY y HONOR BERE en Royan La Palmyre -
19/08/22 Ganadores del GP Turismo Gobierno Vasco – Eusko Jaurlaritza desde el año 1982 -
18/08/22 Ganaron ZORIYMAN en Le Dorat y MAITIA en Pompadour el 15 de agosto -
13/08/22 Ganadores de la Copa de Oro de San Sebastián desde el año 1969 -
12/08/22 Triplete en Dax con CHISPA, VERBENA y JOE BLINING -