HISTORIA

Uholde-uren artean

Hipodromoaren eraikitzearen lehen albisteak, eguneroko prentsan aurkitu dira, “La Voz de Guipúzcoa”-k 1916ko urtarrilaren 12an, europar zaldien langabeziaren ondorioz, hainbat pertsonek, Paris, Londres, Ostende o Diepperen garrantzi mailako Hipodromo bat sortzearen ideia izan zutela gogorarazten du.

Luis Elizalde arkitektoak, Díaz, Olasagasti eta Sierra eraikitzaileekin, lauketa obrak hasi zituzten, harria Nafarroako harrobietatik ekarririk eta hondarra, Debatik, euskal autonomi erkidegoko trenbideaz baliatuz.

Lekua zehaztutakoan, beharrezkoak izan ziren berriztatze lan sakonak, lursail lupetsua izanik, etorkizuneko Hipodromoaren esparruan, 3 km-tik gorako estolderia jarri behar izan zen. Lan obren hasiera, otsailaren 14an eman zen, baina martxoaren 1 arte ez ziren hasi. Uholde-urek, Olasagasti eta konpainia atsekabetu zituzten, izan ere, ez zuen egun bakar batean euria egitez utzi, lan obrak asko zailduz eta Lasarteko estazio zaharretik materialak garraiatzeko egin beharreko behin behineko bidea, goibehera eta putzuekin oztopatuz.

1916; alde guztietatik ikusten ziren aurpegi berriak "Munduko hipodromorik politena da" 1916ko uztailaren 2a zen

“Gure hiri ederrak, bere edertasun eta erakargarritasun famagatik mundu osoko mugak zeharkatu dituena, lehiakiderik ez duen erakargarritasun bat du, euren seme alaben esfortzuei gehigarri, abegi eta alaiak, jakin badakite atzerritarrak euren anai arreba moduan jasotzen Donostiako Hipodromo ederrean.”

Dena festa zen Hipodromoan. Sarrera gurutzatu baino lehen sumatzen zen zerbait zen. Auto eta ibilgailuentzat zuzenduriko lautadan, eginiko organizazio handiagatik dena ordena zen, inolako nahaspila edo aglomeraziorik gabe, dena ordena zen.

Jendetza horren artean, atentzioa deitzen zuten gurdi dotoreak, bakoitza sei mandoez bultzaturik, gidariekin eta zaldizainekin. Dotore jantziak, antzinako “calesera” erara, bertan, Alfonso XIII erregea, María Cristina erregina, Rainiero printzea,Luisa infanta, Carlos, Felipe eta Vianako markesa, eskoltarekin batera bidaiatzen zuten.

Kronikek diote, eremuan sartutako garaian, erregeak eginiko lehenengo gauza, erosi berri zituen ukuilu frantseseko zaldiak ikustea joan zela. Hauek, Toledoko Dukearen izenean parte hartu behar zuten.

Tribuna nagusirako sarrera, hamabost egun lehenago landugabea zegoena, lorategi eder bat zirudien Emilio Rolin lorezainari esker.

Laugarren lasterketa Laugarren lasterketa izan zen jardunaldiko plater berezia. “Gran Premio de San Sebastián” 100.000 franko jokoan eta 2.400 metroko distantziarekin. 26 parte hartzaile izan ziren lasterketa egin zutenak. Lasterketa, hiru urtetik aurrerako behor eta zaldi guztientzako irekia izan zen. “Gran Premio de San Sebastián” 100 urte hauetan mantendu da. “Teddy”, J.D. Cohn-en zaldia R.Stokes jockey-aren eskutan lehenengo iristea lortu zuen; bigarren postuan “Spirit”, ukuilu berberekoa eta hirugarren, “Melga” (Meigs), Vanderbiltekoa.