APUSTU MOTAK

IRABAZLEA

(2€):

Lasterketa bateko behin behineko emaitzaren lehen zaldia asmatzean datza.

Zalditegi bereko zaldiak: apustua irabazletzat emango da, apustu egin den zaldia, irabazlearen nagusi berbera badu, edota, apustu-efektutzat zaldi irabazlearekin parekatua badago aldez aurretik.

KOKATUA

(2€):

Bi kasu ezberdin daude:

A. Seitik hamarrerainoko zaldi parte hartzaile daudenean: iragarpena ontzat emango da, apustu egin den zaldia, lehen edo bigarren postuan kokatzen bada behin behineko emaitzan.

B. Hamaika zaldi parte hartzailetik gora daudenean: Iragarpena ontzat emango da, apustu egin den zaldia, lehen, bigarren edo hirugarren postuan kokatzen bada behin behineko emaitzan.

Apustu hau ez da ematen bost zaldi edo gutxiagok parte hartzen badute.

BIKI IRABAZLEA

(2€):

Sei zaldi edo gehiagok parte hartzen badute, iragarpena ontzat emango da hautatutako bi zaldiak lehenengo bi postuetan sailkatzen badira behin behineko emaitzan, euren ordena edozein delarik.

BIKI IRABAZLEA ORDENAN

(2€):

Hiru eta bost zaldi parte hartzaile daudenean, iragarpena ontzat emango da lehen posturako hautatu den zaldia lehen postuan sailkatzen denean eta bigarren posturako hautatu den zaldia bigarren postuan sailkatzen denean behin behineko emaitzan.

HIRUKOA ORDENAN

(1€):

Lasterketako behin behineko emaitzaren lehen hiru zaldi irabazleak asmatzean datza, euren ordena zehaztuz. Lau zaldi parte hartzailetik gorako lasterketetan jolastu daiteke.