2€
Saria izango du zaldia lehenengoa iristen bada lasterketan.
2€
Bi modalitate daude. 8 zaldi edo gehiagoko lasterketetan, hautaturiko zaldia lehenengo hiru postuetako batean iritsi ezkero izango du saria. 4tik 7ra arteko zaldi parte hartzaile dituen lasterketetan, hautaturiko zaldia lehenengo bi postuetako batean iriste bada irabaziko du.
2€
1,5€
Lasterketako lehenengo hiru zaldiak asmatu ezkero, euren ordena aintzat hartu gabe, izango du saria. 8 zalditik gora daudenean jolastu daiteke.
1,5€
Saria izango du lasterketa bateko lehenengo hiru zaldiak ordenan asmatu ezkero. 5etik 9ra zaldi daudenean jolastu daiteke.
1€
Saria izango du bateko lehenengo hiru zaldiak asmatu ezkero. Bi dibidendu ezberdin banatzen dira, ordenan asmatu dutenentzat eta ordenarik gabe asmatu dutenentzat. Zortzi zalditik gora daudenean jolastu daiteke hautaturiko lasterketetan.
1,3€
Apustu hau lasterketa bateko lau zaldi aukeratzean datza. Hiru dibidendu ezberdin banatzen dira; lasterketako lehenengo lau zaldiak ordenan asmatzen dutenentzat, ordenarik gabe asmatzen dutenentzat eta aukeratutako lau zaldietatik lehenengo hiruak asmatzen dituztenentzat (bonus). Hautatutako lasterketetan jolas daiteke, egunean bat.
3€
MULTI: Saria izango du lasterketa bateko lehenengo lau zaldiak ordena kontutan izan gabe. Lau dibidendu ezberdin banatzen dira, asmatu ahal izateko aukeraturiko zaldi kopuruaren arabera. Multi 4an( 4 zaldi aukeratzen badira) Multi 5en (5 aukeratzen badira) Multi 6en (6 aukeratzen badira) Multi 7n (7 zaldi aukeratzen badira). 10tik 13ra arteko parte hartzaile dauden lasterketetan jolastu daiteke.
3€
MINI MULTI: Saria izango du lasterketa bateko lehenengo lau zaldiak ordena kontutan izan gabe. Hiru dibidendu ezberdin banatzen dira, asmatu ahal izateko aukeraturiko zaldi kopuruaren arabera. Multi 4an( 4 zaldi aukeratzen badira) Multi 5en (5 aukeratzen badira) Multi 6en (6 aukeratzen badira). 10tik 13ra arteko parte hartzaile dauden lasterketetan jolastu daiteke.
3€
2tik 4: Saria izango du 2 zaldi asmatzen badira lehenengo lauetatik ordena gabe. 10 zalditik aurrera jolastu daiteke.
2€
Apustu hau, lasterketa bateko bost zaldi aukeratzean datza.Bost dibidendu ezberdin banatzen dira; lehenengo bost zaldiak ordenan asmatzen dutenentzat, desordenan asmatzen dutenentzat, lehenengo lau zaldiak asmatzen dutenentzat (bonus 4), lehenengo bost zaldietatik lau asmatzen dutenentzat (bonus 4 de 5) eta lehenengo hiru zaldiak asmatzen dutenentzat.
Honez gain, egunero 1 000 000€ko botea dago lehenengo bost zaldiak ordenan asmatzeaz gain, 1 eta 3000 artean dagoen zorizko Plus Zenbakia dutenentzat. Bigarren bote bat ere badago astean behin BOOST izenekoa, hau ere, 1 000 000€koa eta lehenengo bost zaldiak ordenan asmatzen dutenentzat.
Hautatutako lasterketetan jolastu daiteke soilik, egunean bat.
1€
Saria izango du lasterketa bateko lehenengo bost zaldiak asmatzen badira ordena gabe. Hautaturiko lasterketetan jolastu daiteke, egunean bi.
FLEXI apustu egiteak, prezio murriztuan apustu egitean datza. Apustu guztietan erabil daiteke Irabazlea eta Kokatua izan ezik. Modalitate hau, apustu konbinatuetan eta “campo”-etan eman daiteke , betiere, jolastutako diru kopuru osoa, apustuaren gutxieneko prezioa gainditzen badu. Irabaziak, eginiko jolasarekin proportzionalak izango dira.
Murrizketa hiru modu ezberdinetan egin daiteke:
APUSTUAK spOt MODALITATEAN:
spOt apustu egiteak, bezeroaren apustuaren konbinazioa sortzen duten zaldiak, terminalak aukeratuko dituela dakar. Apustu guztietan ezar daiteke Irabazlea eta Kokatua izan ezik.
spOt apustu egiteko modu ezberdinak daude: