Lasterketa jardunaldi bikoitza La Teste de Buchen joan den ostegun eta ostiralean. Lasterketa horietan protagonista nagusietako bat, zalantzarik gabe, Matxain ukuilua eta Ángel Sánchez Martín bikoteak izan ziren. Izan ere, % 100eko eraginkortasun-tasarekin 4 garaipen lortu zituzten pistara egindako 4 irteeretatik.
Osteguneko jardunaldian, Nordeste-k eta Sweet Wish-ek lortu zituzten garaipenak. Bi zaldiak Maryline Eonek muntatu zituen. Alde batetik, Nordeste-k bikain erantzun zion distantzia igoerari, lasterketako baliorik handiena eramanez. Sweet Wish-ek, berriz, aurreko irteeretan baino ibilbide kontserbadoreagoa egin zuen garaitzeko, baina lehen postua partekatu behar izan zuen Soriane-rekin berdinduta.
Arratsalde borobil baten ondoren, ostiraleko jardunaldia ez zen atzean geratu, Natural Path eta Beautifull Risk-en eskutik etorri ziren beste bi garaipenekin. Hasteko, Natural Path-ek ondo eutsi zien aurkarien erasoei, Maryline Eonen gidaritzapean. Bestalde, Beautifull Risk-ek eraso egin zuen berriro gailentzeko azken txanpan zuloa aurkitu zuenean Matthias Lauronekin.
Zalantzarik gabe, Angel Sanchez Martinen taldea eta Matxain ukuiluak nekez ahaztuko dituzten bi egun.