ALBISTEAK

25/09/2024
CHERGUI garaile atera da berriro Toulousetik

Toulousen Chergui-k bere tokia aurkitu zuen berriro lasterketa batean garaile ateratzen, 10 hilabeteko lehorte irabazlea atzean utzita. Marlene Meyerren zaldiaren faboritismoa ez zen ustekabekoa izan pistan ikusitakoa ikusita.

Imperial Stud eta Miguel Alonso Roldanen zaldiaren nagusitasuna hain izan zen handia, sei gorputz eta erdiko aldea atera baitzion bigarren sailkatuari, hasieratik bukaerara nagusituz. Horrela, badirudi Ultra-ren semea duela urtebete erakutsitako balioetara itzuli dela.