Aste bete lehenago Toulousen izandako zori txarra berehala ahaztu zuen Vis Le Reve-k Le Mansen irabazi ondoren.
Ez zen kaxoietatik atera 7 egun lehenago, baina oraingoan bai, eta Le Mansen harrapatu zuen garaipena Hugo Journiacen muntarekin, Equhipo ukuiluarentzat eta Ramón Avialen prestaketarekin.
Bere irteera ere ez zen bikaina izan oraingo honetan, baina gutxienez lauhazka egin ahal izan zuen taldearekin, harik eta azken zuzengunean gainerako aurkariei erraz gailentzea lortu arte.