XX. mende hasieran, Lehen Mundu Gerraren markoan, Belgikak, bere hipodromo guztiak itxi zituen eta Frantziak, derrigorrezko herstura politikaren ondorioz, ez zuen ia zelai baliodunik zaldi bilerak ospatzeko. Adituek diotenez, testuinguru honetan izan zen, Zaldi Lasterketen Buruak, Mr. George Marquet, Donostiako Hipodromoa eraikitzea proposatu zuenean Alfonso XIII ekimenez.
Eraikuntza lanak amaitzean, bere izena aipatzen ez den jockey famatu batek esan omen zuen: Munduko hipodromorik politena da.
1916ko uztailaren 2a zen.
Laugarren lasterketa izan zen jardunaldiko plater berezia. “Gran Premio de San Sebastián” 100.000 franko jokoan eta 2.400 metroko distantziarekin. 26 parte hartzaile izan ziren lasterketa egin zutenak trumoien mehatxupean, azkenik, euri geldiezinean bihurtu zirenak. Ez zen inor mugitu.
Denak ados egon ziren, bertako prentsa, Madrilgoa, Biarritzekoa, Parisekoa eta Londresekoa: Donostiak, sekulako aurrerapausoa eman du munduko hipodromoen lehen posturantz.
1922ko irailaren 10a zen. Getariak, Juan Sebastian Elkanok eginiko lehen mundu biraren VI. mendeurrena ospatzen zuen. Chicuelok, Valencia IIak eta Marcial Lalandak Txofren toreatzen zuten. Nuestra Señora del Carmen Muskarra trainerak, Getaria- Donostia estropada irabazi zuen eta Gran Casinok, Harold Bauer piano-jotzaileari harrera egin zion, Miramar Aretoan antzezten zuen Angelita Bretón kupletistari eta Principe Antzokian, bederatzi ataletan ospe handiko artistek antzeztutako “Marujita” filmari lehia eginik.
Igandea zen, arratsaldeko laurak, “Gran Premio de S.M. el Rey Don Alfonso XIII”, 550.000 pezetako diru-hornidurarekin, munduko saririk handiena.
Adituek, Franklin eta Kircubbinengatik apustu egiten zuten. Lasterketari hasiera emateko minutu gutxira, erregearen zaldien parte hartzea, zalantzan zegoen, zurrumurru hori zabaldu baitzuten apropos. Azpilariek soilik pentsatzen zuten Rubanengan, dibidendu oso erakargarri eta zama gabearekin.
Iragarpen guztien aurka, Ruban izan zen hain zuzen ere , hiru urte eta 51kilorekin L. Lyne zaldunaz, zaldi irabazlea. Irteera bikaina egin zuen lasterketa izugarriaz jarraiturik. Azken unean aurrera egin zuen, lehenik iritsiz askok harrituz.
Txinatar armadak Mao TseTung –ren politika babestuko zuela adierazi zuenean; Alemaniak, Munduko Futbol Kopan, Espainia 2-1 kanporatu zuenean; Eusebiok Pelé gainditu zuenean, baloiaren errege berrian bihurturik; “El Cordobés”, Mont de Marsan-en izandako istripuagatik, eskaiolarekin, zalantza zuen Gipuzkoako hiriburuan egoteko aukera izango zuenik, Donostiako Hipodromoak, 50 urte betetzen baitzituen.
1966ko irailaren 4an, omenaldia eginez, dominak eman zitzaizkien Zubietako instalazioen irekiera eman zenetik bizi iraun zuten lau pertsonei: Victoriano Jiménez, jockey-a; Georges Higson, jockey-a eta geroago, Esperanza ukuiluko prestatzailea; eta Luis Ataide, José Vila eta Severiano Rodríguez, bertako zaldizainak.
Denboraldiaren erakargarritasun handiena, “Gran Premio Cncuentenario”-a izan zen, Urrezko Kopa bat eta 1.250.000 pezetako saria izanik.
Ez ziren gutxi batzuk izan Hondarribiko aireportura gerturatu zirenak Le Bourget (Paris)tik zetozen zaldiak ikusi ahal izateko. Horietako batzuk: Marqueze, Sirol eta Chenonceaux. Maurice Larraun,ordura arteko mila lasterketatik gorako irabazlea, Chenonceaux zaldiarekin parte hartu zuena eta Patrice Lec, Sirol zaldiarekin parte hartu zuena.
Urrezko Kopa eratua izan zen, Hipodromoko saririk garrantzitsuena, gaur egun ere, Denboraldiko jardunaldirik garrantzitsuena delarik.
1996ko abenduan, Hipodromoko gertaerarik ilunenetako bat suertatu zen Madrilgo jardueraren itxieraren ondorioz.
Zailtasunez azter daitezke haren arrazoiak eta ondorioak.
Erantzun moduan, Donostiako Udaletxetik, Hipodromoa babesteko ekintza eman zen.
Zarzuelaren itxierak, zaldi kopuruaren murriztapenaz gain, zaldien mugimendu bat sortu zuen Donostiako Hipodromorantz. Honekin batera, profesional, prestatzaile, jockey eta zaldizain askok, euren helbidea aldatzea erabaki zuten Donostiako Hipodromoan zentratuz. Entrenatze gune bat izan baino, aterpe gune batean bilakatu zela esan daiteke “erbesteratuak” bertan jasoz eta hauen partaidetza ezinbestekoa izanik, garai hartan sektoreak bizi iraun zezan.