NOTICIAS

04/09/2023
O GRE DES SAISONSek bere une ona luzatu du La Teste de Buchen

Badirudi prestakuntza aldaketak on egin diola O Gre Des Saisons-i, urtean bigarren aldiz irabazita. Oraingoan La Teste de Buch-en garaitzea lortu zuen, Marie Velonen muntarekin, Ulia eta Miguel Alonso Roldanentzako.

Berriro ere, atetxoetatik mantxo irtenda, atzeko postuetan jarri zen, eta bukaeran, azken txanpan erasoa aurkeztu zuen. Eta hala izan zen, tokia aurkitu zuenean alde egin zuen irabaztera bakarrik joateko. Bestalde, Force Cat-ek bosgarren postua lortu zuen proba berean Nanina eta José Calderónentzat.

Hurrengo egunean ere La Teste de Buchen, Caesars Palace izan zen emaitzarik onena lortu zuen zaldi donostiarra, Equhipo eta Ramón Avialentzat bigarren postua lortuz. Lasterketa berean, Trujillo (Nanina eta José Calderón) seigarren sailkatu zen. Shangri La (Bernardo eta Ramon Avial) zazpigarren sailkatu zen beste lasterketa batean. Gainera, Wild Hawk seigarren izan zen LAC Internazionalerako. Azkenean, Golondrina azkena izan zen.

Bien bitartean, Pompadourren, Miguel Alonso Roldanek bigarren postua lortu zuen Gout Sucre eta Monjaraz-ekin, hurrenez hurren.