NOTICIAS

15/04/2025
Donostiako Hipodromoak UAE President Cupeko etapa bat izango du 2025ean

Arabiar odol-garbien zaldi-lasterketek beste aurrerapauso bat eman dute Donostiako Hipodromoan 2025eko Udako Denboraldiran. Zentzu horretan, Donostiako Hipodromoak UAE President Cup nazioarteko txapelketan parte hartuko du abuztuaren 15ean jokatuko den etapa batekin.

Lasterketa gure jardunaldi izarraren (abuztuaren 15a) parte izango da, egun berean gure Donostiako Urrezko Kopa ospetsua ospatuko baita. Probaren ezaugarriei dagokienez, Arabiar Arrazako 4 urtetik aurrerako zaldientzat eta behorrentzat erreserbatuta egongo da, Grupo III kategoriako 1.600 metroko distantzian, eta 200.000 euro banatuko dira saritan.

UAE President Cup nazioarteko txapelketarik garrantzitsuena eta entzutetsuena da Arabiar Odol Garbiko zaldientzat. 1994an HH Sheikh Zayed bin Sultan Al Nahyanek sortutako lasterketa sorta da. Gaur egun, Sheikh Mansour bin Zayed bin Sultan Al Nahyan HHren zuzendaritza eta babesa du, mundu osoko hipodromorik onenetara eta historikoenetara hedatuz.

2025ean 17 etapa izango dira, 17 herrialdetan banatuta. Ia kontinente guztietara iritsiko den munduko txapelketa: Europa (Frantzia, Italia, Suedia, Alemania, Herbehereak, Espainia, Errusia, Belgika, Turkia, Erresuma Batua eta Polonia), Afrika (Tunisia, Maroko, Egipto eta Libia), Amerika (Amerikako Estatu Batuak) eta Asia (Saudi Arabia).

Donostian hainbat urteko esperientzia dugu Arabiar Odol Garbiko lasterketak egiten, 2016tik gaur egun arte zehazki, 2020tik aurrera 1.600 metroko distantziako Listed mailako lasterketa bat ere ospatuz. Gure historian, SHADAD (Al Shaqab) 2020an; KHATEER ALKHALEDIAH (HH Cheik Mohammed Bin Khalifa Al Thani) 2021-2022an; GORAT AEEN (S.A.S H.E. Cheika R. Al-Thani) 2023an; edo FATEENAH (Ecuries Royales de Oman) 2024an bezalako zaldiak agertzen dira.

Eskerrak eman nahi dizkiegu antolatzaileei Donostia aukeratzeagatik nazioarteko ekitaldi bikain honetan parte hartzeko egoitza gisa, eta maila altuan egotea espero dugu. Donostiako Hipodromotik jarraipen berezia egingo diogu txapelketari, apirilaren 20an Tunisian hasi eta azaroaren 21ean Saudi Arabian amaituko dena.