NOTICIAS

28/08/2023
PEDRO DES AIGLESek lehen garaipena eman dio Ander Gallori Pompadourren

Bi zaldi bakarrik eraman zituen Miguel Alonso Roldanek Pompadourreko hipodromora. Kasu honetan, Gout Sucre eta Pedro des Aigles. Gainera azken hau Ander Gallo andoaindarrak gidatzen zuen, bere lehen lasterketa izanda Frantzian jockey bezala.

Kointzidentzia hau ezin hobeto suertatu zen Pedro des Aigles-en garaipenarekin kategoriazko handikap batean azken metroetan, Gout Sucre, bere entrenamendu bereko kidea bigarren postuan utzita Royal Gait zalditegiarentzako. Garaipen berezia bai Gallorentzat, baita Designhouses ukuiluarentzat ere hainbat emaitza kaxkarren ondoren berriro irabazteko aukera edukita.

Biki irabazlea beraz Miguel Alonso Roldanentzat eta lehen garaipena ere profesional bezala Ander Gallorentzat arratsalde batean non ziurrik ez zaio inoiz ahaztuko lortutako balentria.